XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

danok ez dadukagu
anima garbiya,
infernu goriya
guretzat da iya
an dago guardiya
deadru aundiya,
ark ere ez du eukiko
mutur argiya.

Eguraldiarekin ere badu erlaziorik kolore gorriak.

Esate baterako, negu gorriak eta haize gorriak, izozte mina eta haize hotz gordina gogorazten digute.

Honako Eñaut Etxamendiren pasarte hau lekuko: Aro hotz bat zen, elur herauts idor batekin, eta otsoen haize gorria.

Udako lehorteak ere bazterrak gorritu egiten ditu; larre eta soro berdeak ere bai, gorritu, soildu, bazka barik utzi.

Kasu hauetan ere urritasunaren, minaren eta oinazearen kutsua adierazten du kolore gorriak.

Gero, oskorriak, hodei gorriztak, arrats gorriak, goiz gorriak eta bestek ere, eguraldi onaren edo txarraren adierazle dira euskal sineste herritar askok diotenez.

Honatx, haize gorriari buruzko beste aztarna batzuk Gesaltzako Graciano Anduagaren ahotan:

Amaika aldiz nik aditua
lengo aitona zarrari,
aize gorria gorrotoz deitzen
norte edo iparrari
uda guzian ibili zaigu
aurten gure etsai ori
(...)
Zorigaiztoko ipar gorria
kaltegarrizko azia,
(...)
onen mendean otz eta legor
izan da uda guzia.